XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7) Simaur boltsak hor dabiz
kalean korrika
batzutan ostikoka
bestetan harrika.

Jente edo arratoi
portu naiz fabrika
penagarri litzake
pentsatzen jarrita
zikinak jan beharra
hain herri polita.

8) Herri hontan plaza bat
eta udan bapez
beterik tiobiboz
autoz eta trastez.

Lekeitiar jentea
bizi daiten bakez
bai eta elizako
santu-santen partez
hurrengoan Kabauan
bera joan beitez.

9) Kale izenak ere
Jesus ene Jainko!
Horra Plaza España
Mola eta Franco.

Conquista de Sevilla
Batalla de Otranto
bakarrik behar gendun
Navas de Lepanto
Lekeitio uzteko
esferatik kanpo.

10) Munduan famatua
Hostal Emperatriz
hasita bertan bera
obrak hainbat aldiz.

Miloiak eroanda
planoak ekarriz
turismoko jantxakur
guztiak hor dabiz
geratuko litzakez
nire botoz balitz.

11) Tabernak zientu erdi,
hori dok polbora!
Sozidadeak ere
dozenatik gora.

Txori txikirik bada
etxetik kanpora
demokrazi hau heltzen
bajaku inora
hemengo alkatea
ardoa izango da.

12) Herri honek badauka
zurrutero fama
eztarri bakotxean
esponjatzar bana.

Itxaso zabaleko
ur gazia, ama,
gatz ordez balitz ardo
gustua daukana
Lekeition aspaldi
lehortu zen dana.